KANPORA SARTZEN
Urriak 4, 20:15
Fitxa artistikoa
KANPORA SARTZEN
UMOREZ BETETAKO emanaldi gordiña.
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN. Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen di¬ren kontuak azaleratu nahi dituena.
Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?