PINK FLOYD AT POMPEII

Apirilak 24, osteguna: 20:15
Apirilak 26, larunbata: 22:00
Fitxa artistikoa
PINK FLOYD AT POMPEII
Live at Pompeii (gaztelaniaz: En vivo en Pompeya) Pink Floyd rock talde britainiarrak Ponpeiako antzinako anfiteatro erromatarrean ikuslerik gabe emandako kontzertu bateko film dokumentala da, 1972an estreinatua.
Echoes", "One of These Days" eta "A Saucerful of Secrets" lanen interpretazioak 1971ko urriaren 4tik urriaren 7ra
bitartean filmatu ziren; gainerako abestiak, berriz, Parisko estudio batean filmatu ziren, Ponpeiako anfiteatroko
proiekzioekin batera. Parisko sekuentzia hauek 1971ko amaieran eta 1972ko hasieran filmatu ziren, eta Rick Wrighten bizarraren presentziagatik bereizi daitezke. Bertsio hau 1972ko irailean banatu zen zinemetan eta DVDko bertsioan ere aparteko gisa sartu zen. 1974ko abuztuan The Dark Side of the Moon diskoko Abbey Road estudioetan egindako saioetan Ponpeiako materiala eta filmazioak uztartzen dituen beste bertsio bat argitaratu zen.
Filma bideoan estreinatu izan da askotan, eta 2002an DVD bat agertu zen zuzendariaren bertsioarekin, 1971ko metraje originala eta Mabenek bildutako Ponpeiako espazio eta inguruetako hartualdi garaikideagoak uztartzen zituena