SANTA ISABEL JAIAK; PORTADA LEHIAKETA

O I N A R R I A K
1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
2.- Lehiaketako gaia Zumarragako Santa Isabel jaiak izango da, eta lanek "ZUMARRAGA, SANTA ISABEL JAIAK 2025" testua izan beharko dute idatzita.
3.- Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 30 x 40 cm bertikalean eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean.
4.- Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, partehartzailearen datuak eta NAren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.
5.- Lanak 2025eko maiatzaren 9ko eguerdiko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean:
Zelai Arizti kultur etxea, Legazpi, 7, 20700 Zumarraga.
6.- 300 euroko sari bakarra izango da.
7.- Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.
8.- Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.
9.- Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, hau da, maiatzaren 30ean, 13:00etan, Zelai Arizti kultur etxean.
10.- Erakusketa egin ahal izango da lan irabazlearekin nahiz lehiaketara aurkeztutako gainerako lanekin edo horien artean Epaimahaiak aukeratutakoekin. Erakusketa maiatzaren 30etik ekainaren 27ra bitartean egongo da Zelai Arizti kultur etxean.
11.- Saririk lortzen ez duten lanak uztailaren 4tik 17ra bitartean jaso ahal izango dira. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.
12.- Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.
Fitxa artistikoa
SANTA ISABEL JAIETAKO PORTADA LEHIAKETA
Lanak aurkezteko epea: maiatzak 9